Honez gero 2015-16 ikasturteko eskolaz kanpoko ekintzak planifikatzen hasiak gara. Koadro honetan eskaintzen ditugun ekintzak etapaka zehazten dira. Kirola eta musikari buruzko informazioa aurrerago helaraziko dizuegu. Edonola ere, ekintza batean baino gehiagotan izena emateko posibilitatea ahalbidetzeko koordinatuta gaude. Ekintzen egutegi eta ordutegiak zuen izen-emateetatik ateratako datuen arabera antolatuko ditugu eta kurtso hasierako zirkularrean iritsiko zaizkizue.
EKINTZA | MAIZTASUNA | MAILA | KUOTA |
Euskal Dantza Gero Axular |
2 eguerdi astean | HH 5 | 25€/hilean |
LH 1-6 | |||
2 egun astean | DBH 1,2 | 24,50€/hilean | |
DBH 3,4 | 25€/hilean | ||
Gimnasia divertida |
2 eguerdi astean | HH 4,5 | 25€/hilean |
Gimnasia rítmica Tximeleta Elkartea |
2 eguerdi astean | LH 1-6 | 25€/hilean |
DBH 1,2 | 24,50€/hilean | ||
Judo | 2 arratsalde astean | HH5/LH1-6 | 26€/hilean |
Cuentacuentos | Eguerdi 1 astean | HH 4-5 | 15€/hilean |
Juegos infantiles (Euskara Udal Patronatoa) |
3 eguerdi astean | HH 4-5 | 195,07€/urtean |
Taller de Teatro | 2 eguerdi astean | LH1-6/DBH1,2 | 25€/hilean |
Ajedrez Gros Xake Taldea |
Eguerdi 1 astean | LH1-6/DBH1,2 | 15€/hilean |
Hip Hop Tximeleta Elkartea |
2 arratsalde astean | LH 3-6 | 25€/hilean |
Dantza Jazz Tximeleta Elkartea |
2 arratsalde astean | DBH 3,4 | 25€/hilean |
Ekintzetara apuntatzeko urrats hauek eman behar dituzue:
- Sartu informazio-akademikoko plataforman: https://axular.inika.net/einika
- Logeatu kurtso hasieran posta arruntaz helarazi genizkizuen erabiltzaile-izen eta pasahitza erabiliz.
- Aukeratu izen-ematea kudeatu nahi duzuen seme-alaba argazkiaren ondoko bere izenean klikatuz.
- Ireki "Kudeaketa +" menuko "Kanpoko ekintzak" atala.
- Hautatu "2015-2016" ikasturtea eta zuen seme-alabari dagokion ekintzen maila.
- Aukeratu interesatzen zaizkizuen ekintzen ondoko koadroa(k).
- Sakatu behealdean dagoen gordetzeko botoia.
Ongi izan.
Eskolaz kanpoko ekintzen arduraduna