Errigora. Udaberriko kanpaina

Errigora- Udaberriko kanpaina

Ezagutzen al duzu Errigoraren udaberriko kanpaina? Eskutik Eskura deitzen da, eta bertan Nafarroa erdi eta hegoaldeko produktuak (oliba-olio birjina estra, kontserbak, arroza, pasta, lekaleak eta ardo loteak) Euskal Herri osora banatzen dira jatorrizko prezioan eta euskaraz etiketatuta.

Orain da jauzia emateko unea! Euskarari bultzada eman diogun gisa berean eman diezaiogun elkadura burujabetzari ere!

Eskaerak
Gaurtik hasita martxoaren 18ra arte.

Eskaera
Eskaera egiterakoan produktuak jasotzeko puntua aukeratu beharko duzu. Banaketa maiatzean izango da.

Ordainketa
Ordainketa online eginez gero, bi zatitan ordaintzeko aukera izango duzu. Bestela, dena batera ordain dezakezu, eskudirutan, produktuak jasotzerakoan edo BIZUM erabiliaz.

Informazioa esteka honetan aurkituko duzu, baina eskaera egiteko bidea ere.

Anima zaitez eta egin ezazu zure eskaera!