Errigora kanpaina hasi da

Errigorako saskiaren argazkia

Aurten ere Errigora kanpaina hasi da Zazpiak bat, Sortzen, AEK eta Ikastolen Elkartearekin elkarlanean garatuko dugu, kanpainan landu beharreko edukiak Hartu eta eman ideiaren inguruan bilduz:

  • Saskia erosita Nafarroa hegoaldeko kalitatezko produktuak eskuratuko ditu kontsumitzaileak (hartu).
  • Nafarroa hegoaldeko ekoizleei eta euskalgintzako eragile eta pertsonei ekarpena eginez (eman).

Hiru proiektuotara bideratuko da dirua aurtengoan:

  • Lodosako Ibaialde eta Vianako Erentzun ikastola: Bizirik irauteko ezinbesteko duten elkartasun ekonomikoa indartzera.
  • Erriberako AEK: Egoera ekonomikoa arintzera, beka fondoa handitu eta zabaltzera eta sustapen kanpaina bat garatzera.
  • D eredua Nafarroa osora zabaltzea bilatzen duten ekimenetara.

Saskiaren salneurria 50 eurokoa izango da. Gutxi gorabehera, merkatuan izango lukeen prezioan eskainiko dira produktuak, baina, kasu honetan, jasotakoaren %25 aipatutako proiektuetara bideratuko da.

Eskaerak idazkaritzan urriaren 21etik azaroaren 6ra arte.

Esteka honetan kanpainaren bideoa ikus dezakezu.

Errigorari buruzko txostena