Errigora kanpaina

Errigora kanpaina 2024

Hemen da berriz Nafar hegoaldeko uzta Euskarari Puzka kanpaina.

2013an bere ibilbidea hasi zuenetik, ekimen honekin 130.000 saski baino gehiago banatu dira Nafarroa hegoaldeko produktu bikainekin. Aldi berean, bildutako diruaren % 25 inguru honetan zigortutako euskara laguntzeko erabili da.

Aurtengo Euskarari Puzka kanpainan 3 saski egongo dira salgai:

  • Saski Beltza- 50€ : Piperrak, zainzuriak, orburuak, kardua, potxak, borraka, tomatea, teilak, mahats zukua, ardo beltza, illarrak eta patxaran mantekatuak
  • Saski berdea- 65€- ekologikoa: Piperrak, zainzuriak, orburuak, txitxiroak, pasta, dilista lehorrak, ardo-ozpina, tomate frijitua, sagar zukua, konbutxa tea, txokopipitak, teila eko eta haritz ardo beltza.
  • Saski gorria- 75€: Ardo apartsua Rosé, ardo kriantza, ardo txuria, patxarana, mantekadak, polboroiak, txokolatezko molineritoak, zainzuriak, turroia, piperrak eta ardi gazta.

Aurten, saskiekin batera “Agertuz” karta-jokoa eskatu ahalko da, 5€ gehiago ordainduz.

Esteka honetan , saskiko produktuak ikusi eta azaroaren 14a baino lehen eskaera egin ahal izango duzu. Axular Lizeoa bilketa-gune gisa adieraziz, saskia ikastolan jaso ahal izango duzu. Gogoratu saski bakoitzaren balioaren % 25 euskararen aldeko mugimenduari emango zaiola.

Anima zaitez, merezi du-eta!