Denda birtuala artikulu berriekin ireki dugu

Online dendaren irudi batzuk

Axular Lizeoaren denda birtuala berriro ireki dugu 50. urteurrenari dedikatutako hainbat produktu berrirekin eta, jakina, artikulu klasikoekin ere.

Zure erosketa online otsailaren 10era arte egin dezakezu aldez aurreko ordainketaz. Zure eskaera iritsitakoan mezu bat bidaliko dizugu ikastolatik bila pasa edo zure seme-alabari eman diezaiogun.

Denda bisitatzeko axular.eus-eko estekak erabil ditzakezu, baita sarbide zuzen hau ere.