Axularkide ekimena

Axularkideren logotipoa

Aurreko albiste batean iragarri genuenez, maiatzaren 6an Galarretako Orona Ideoko areto nagusian goizeko 10:00etatik 12:00ak arte Axularkide ekitaldia ospatuko dugu. Ikasle eta irakasle ohientzako ekitaldia izango da. Tokia mugatua denez, behealdeko esteka erabiliz apuntatu beharra dago.

Ekitaldian antolatzen ari garen sarea eta hainbat jarduera aurkeztuko dira. Bide batez, eta etortzerik ez bazenu ere, gure datubasean zure kontaktua izan nahi genuke etorkizuneko ekitaldietara zuzenean gonbidatu ahal izateko.

Oraindik garaiz zaude. Anima zaitez eta bete ezazu inprimakia, merezi du-eta!

Eskerrik asko.

Axularkide inprimakia