Axular Lizeoa MoodleMoot Euskadi 2025 topaketan

Axular Lizeoa MoodleMoot Euskadi 2025 topaketan

Gure ikastolak Moodle kode irekiko elearning plataformaren inguruan irakasle eta informatikarien esperientziak biltzen dituen MoodleMoot Euskadi topaketan parte hartu du.

HETEL-ek antolatutako aurtengo edizioan, besteak beste, Moodle-ren azken bertsioaren funtzionalitate berriak eta adimen artifizialarekikn lotzeko posibilitateak, lehenetsitakoak zein gehigarrien bidezkoak. Topaketa oso emankorra izan da ikasketa-ingurune birtualen erabileran sakontzeko ideia eta esperientzia berriak jaso baititugu.

Esteka honetan MoodleMoot Euskadi 2025 topaketaren egitaraua kontsulta dezakezu.

2005. urteaz geroztik erabiltzen dugun Moodle plataforman oinarritutako gure ikasgela birtualaz gehiago jakiteko, bisita ezazu STEAM proiektuen atala.