Anai-arreben matrikulazioa

Anai-arreben matrikulazioa

2014. urtean jaiotako haurrentzat izena emateko epea irekita dago, lehendik ikastolan anai-arrebak dituztenentzat. Epe hau  bakarra izango da, irailaren 21tik 25era.

Matrikulatzeko, Idazkaritzara dei ezazue (943 316 066) goizeko 08:00etatik 12:30era bitartean.

Matrikulaketa egiteko ekarri behar duzuen dokumentazioa ondorengoa da:

  • Familia liburuaren fotokopia (osoa).
  • Gurasoen NA-aren fotokopia.
  • Txertoen liburuaren fotokopia.
  • Osakidetzako Osasun Txartel indibidualaren fotokopia.
  • Ikastolako sarrerako fitxa beteta.
  • Argazki digitala e-mailez (E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.) maiatzean.

Idazkaritza Taldea