#100fluencers

#100fluencers

Matia Fundazioa #100fluencers ekimena bultzatzen ari da gure ikastola partaide den MatiaZaleak bolondres-sarearen bidez.

Ekimenak gizartea mundu digitalaren parte izatearen garrantziaz kontzientziatzea sustatzen du eta, era berean, zahartzearen kontzeptuari balioa ematea, ikuspegi positibo batetik.

#100fluencers-ek hiru bloke ditu:

  • Zahartzea nola etiketatzen dugun eta nola tratatzen dugun hedabide digitaletan jakiteko ikerketa.
  • Sentsibilizazio-kanpaina bat, gai honi buruz denok apur bat kontzienteago izan gaitezen.
  • Adinekoen gaikuntza digitalerako eta eten digitala murrizteko bitartekoak bilatzea.

Esteka honetan informazio-bideoak eta kolaboratzeko moduak aurkituko dituzu.

Anima zaitez, merezi du-eta!