OMAUko bi partaide ikastolan

Xabier Insausti eta Juan Ezeiza irakasleek Cristina Enea Fundazioak gonbidatutako Malagako Udaleko OMAUko (Observatorio Medioambiental Urbano) bi partaideri Eskola Agenda 21 proiektua erakutsi diete. Era horretan, bisitariok Agenda 21 eta EFQM kalitate proiektuen uztarketa ezagutu ahal izan dute, baita gure komunitateak betetzen duen ingurumen-lana ere. Saioa ikastolako instalazioen bisitarekin amaitu zen.