LH 5eko ikasleak Donostia WeekInn astean

LH 5eko ikasleak Donostia WeekInn astean

Urriaren 25ean, Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleak Donostia Week Inn astearen barruan antolatutako "Emakumeak berrikuntzaren arloan" izeneko jardunaldian izan ziren.

Bertan, emakumeak berrikuntzan, zientzian eta teknologian aritu daitezkeela ikusi eta entzun zuten María Ángeles Martín Prats (Ada Byron sariduna), Monserrat Pardo (Microsoft) eta Beatriz Alonso (Graphenea) adituei esker.

Horretaz gain, estereotipo, etiketa eta generoaz ahaztearen garrantziaz ere hitz egin ziguten. Bestalde, aeronautikarekin lotura duten lanbideen inguruan gehiago jakiteko aukera izan zuten, baita Microsoft enpresak berrikuntza arloan egiten duen lana ezagutzeko ere. Amaitzeko, grafenoaren erabilpenaren inguruan solasaldi bat izan zuten.