Ingurumen ipuinen lehiaketa

IDAZTEA GUSTOKO DUZU? BURUAN ISTORIO HARRIGARRIAK AL DITUZU BUELTAKA? CRISTINA ENEAKO IV. INGURUMEN IPUIN LEHIAKETAK ZURE IRUDIMENAK ASMA DITZAKEEN ABENTURA GUZTIAK PAPERERA EKARTZEKO AUKERA ESKAINTZEN DIZU.

Aurten proposatzen dizugun gaia elikadura eta Ingurumena da. Aurten proposatzen dizugun gaia ELIKADURA ETA INGURUMENA da, ondorengo galderari erantzunez: Mundua jango al duzu?

Hedabideek behin eta berriz gogoratzen digute gure planeta kontsumitzen ari garela, kontsumo maila honi eutsiz gero, bere baliabide guztiak xahutuko ditugula, eta horrek harreman zuzena du elikatzen garen moduarekin. Erosten ditugun elikagaiek,
beren jatorriak, garraioak eta kontserbazioak, erosteko moduek, lekuek eta nork hazi dituen, zein soldataren truke… horrek guztiak eragina dauka bertako nahiz mundu osoko ingurumenarekin, era baikorrean edo ezkorrean. Baina era berean,
ipuin bat idazteko abiapuntua izan daiteke…

Parte hartzeko, zure kategoria aurkitu!!

A: Lehen Hezkuntzako 3, 4, 5 eta 6. mailak. Euskaraz.

B: Lehen Hezkuntzako 3, 4, 5 eta 6. mailak. Gaztelaniaz.

C: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1, 2, 3 eta 4. mailak. Euskaraz.

D: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1, 2, 3 eta 4. mailak. Gaztelaniaz.

Jada aurkitu al duzu? Ba orduan hauek dira eman behar dituzun pausoak:
Lehenik eta behin, ipuina idatzi, noski! Bi eta lau orri artekoa, eskuz, idazteko makinaz nahiz ordenagailuz idatzia. Ipuina posta arruntez bidali, edota eskura eman nahi badiguzu, sartu ipuinaren kopia bat gutun-azal batean. Sartu baita ere beste orri bat zure datuekin (izen-abizenak, eskola-maila, ikastetxearen izena eta telefono zenbakia, eta zure ipuina lehiaketako zein kategoriatan lehiatzen den, A, B, C edo D), eta ekarri edo bidali gutun-azala helbide honetara: Cristina Enea Fundazioa, Ingurumen Baliabideen Etxea. Mandasko Dukea, 66 (20012 Donostia). Ipuina e-postaz bidaltzea nahiago baduzu, idatzi mezu bat E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera eta atxiki itzazu 2 dokumentu. Batean zure ipuina egongo da, eta bestean zure datuak (izen-abizenak, eskola-maila, ikastetxearen izena eta telefono zenbakia, eta zure ipuina lehiaketako zein kategoriatan
lehiatzen den, A, B, C edo D). Gogoratu ipuina ekartzeko azken eguna 2013ko maiatzaren 12a, igandea

Cristina Enea Fundazioa, Ingurumen Baliabideen Etxea.     Mandaseko Dukearen pasealekua, 66. 20012 Donostia

 

Informazio gehiago behar baduzu:

943453526 · E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. · www.cristinaenea.org

 

Gainera, Cristina Enea Fundazioak aurkeztutako ipuinen arteko aukeraketa argitaratuko du. Eta zure istorioa aukeratutakoen artean baldin badago, zure ipuina liburu dotore batean ikusiko duzu!

Murgildu zaitez zure ipuinean!

Axular Lizeoko Ingurumen Batzordeak

 

Lehiaketako oinarriak