Ikastolako FLL junior taldeak Lehendakaritzan

Harrera lehendakaritzan

First Lego League Euskadi txapelketaren X. Urteurrena dela-eta, gure ikastolako FLL junior taldeak lehendakaritzan izan ziren. Axular Lizeoak FLL Euskadiko txapelketetan hasieratik parte hartu du Josetxo Sánchez eta Pili Merino irakasleen eskutik hainbat alditan Estatuko zein Europako txapelketarako sailkatuz eta sariak lortuz.

Ekitaldian ere Barakaldoko El Regato ikastetxeko FLL taldea izan zen, iaz Euskadi eta Estatuko txapelketak irabateaz gain, Libanon taldeko lanari 3. saria lortu baitzuten.

Taldeek proiektuen aurkezpenak egin zituzten Lehendakariaren eta Cristina Uriarte Sailburuaren aurrean. Ekitaldian Innobasque, Scientia Fundazioa eta FLLko babesleak diren Mondragon Korporazio, Euskaltel eta Aztiko ordezkariak izan ziren.

Esteka honetan ekitaldiko bideo osoa ikus daiteke

Overclock Axular taldeko bloga