Gipuzkoa Energia Jardunaldiak

Ikastolako Ingurumen Batzordeak Kutxa Andia Ekitaldi Aretoan antolatu diren Gipuzkoa Energia jardunaldien berri eman nahi dizue.

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Kutxa Ekoguneak antolatutako ENERGIA jardunaldien bigarren edizioa ekainaren 20an abiatuko da. Jardunaldien helburua da teknikariak eta, oro har, gizartea energia-baliabideen eta -kontsumoaren kudeaketa arduratsuaren garrantziaz informatu eta kontzientziatzea.

Helburu horrekin, nazioarteko punta-puntako txostengileak izango ditugu ekitaldian. Hiru egunetan zehar besteak beste honako alderdi hauek ezagutuko ditugu: nolakoa izan behar lukeen etorkizunean lortu beharreko eszenategi energetikoak, zein diren egungo politika energetikoak eta horien eragin sozialak, eta eraginkortasun energetikoaren eta hiri-birgaikuntza iraunkorraren inguruko esperientziak.

Programa trinkoa da, egungo eta etorkizuneko energiaren errealitatea bertatik bertara ezagutzeko aukera emango baitu. Hortaz, parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Jardunaldien programa osoa behera kargatu dezakezu webgune hauetatik: www.ekogunea.net eta www.gipuzkoaenergiajardunaldiak.com

Tokia:
Kutxa Andia Ekitaldi Aretoa (Andia kalea)
Donostia-San Sebastián

Sarrera doakoa da eserleku kopurua bete arte.