Gero Axular Zorroagako egoitzan

Gero Axular Zorroagako egoitzan

Belaunaldien arteko boluntariotza-programa iaz pandemiagatik eten behar izan genuen. Hori dela-eta, Batxilergoko 1. mailako ikasle boluntarioek ezin dituzte Matiako egoiliarrak bisitatu eta ezin dugu Gabonetako jaialdia Zorroagan ospatu, ezta gure danborrada Matiako Bermingham, Iza eta Rezola zentroetara eraman ere eta nagusiek ezin gaituzte ikastolan bisitatu.

Aurten ere Gabonetako Jaialdia antolatu ezingo dugunez, Gero Axular Zorroagara hurbildu da segurtasun-neurriak betetzen dituen ekitaldi batez. Horrela, egoiliarrei jantzi tradizionalen erakusketa eskaini diete. Bertan, ikastolako dantzari batzuek parte hartu dute, Gero Axular Taldeko antolatzaile eta guraso batzuekin batera.

Ekitaldi hau laster etorriko den beste askoren aitzindaria izatea espero dugu.

Esteka honetan Gero Axular Dantza Taldearen webgunea ikusiko duzu.

Belaunaldien arteko boluntariotza-programaz gehiago jakiteko sakatu hemen.