Euskarazko Kultura Digitalaren V. Jaurdunaldiak

Euskarazko Kultura Digitalaren V. Jaurdunaldiak

Abenduaren 11n Xarek Euskarazko Kultura Digitalaren V. Jardunaldiak antolatu zituen EHUko Gipuzkoako Campuseko Ignacio Maria Barriola eta Carlos Santamaria zentroan. 

Axular Lizeoko DBH4ko ikasleek goiz osoa eman zuten, 3 gune nagusitan banatuta: Ikas gunea, ERA gunea eta JOLAS gunea. Egitarau praktiko, dinamiko eta erakargarria eratu zen eta ikasleek primeran pasatu zuten.

Xarek helburu bikoitza du: batetik, informazioaren eta komunikazioaren teknologien arloan euskararen erabilera sustatzea, eta bestetik, euskarazko kultura digitala ezagutaraztea.