Abenduaren 3an, osteguna, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko dugu ikastolan. Hori dela-eta, hainbat ekitaldi antolatu dugu, besteak beste:
- Goizean zehar ikastolako ikasle guztiek “ESKERRIK ASKO EUSKARAREN TAUPADA IZATEAGATIK” hormairudia osatuko dugu hartutako konpromezuekin!
- HHko haurrak Txiki-Parkera joango dira, Argitxok gonbidatuta.
- ERRONKA galdera-proba frontoian LHko ikasleek.
- Bertso, dantza eta antzerki emanaldia LHko 5. eta 6. mailako ikasleentzat.
- DBHko ikasleek kontzertua egingo dute HHko ikasleentzat arratsaldez.
- Oihana Kortazar Mendi lasterketariak solasaldia egingo du DBH-Batxilergoko ikasleekin.
- Eta beste hamaika jarduera: Mahai-jokoak, zinema... EUSKARAZ