Gure ikastetxeak iaz lortu zuen Eusko jaurlaritzak ematen duen Eskola Jasangarriaren ziurtagiria.
Erkidegoan dauden 700 ikastetxeen artean 70 bat ikastetxeek dute ziurtagiri hori. Horietako 40 ikatetxek IRAES sarea osatzen dugu, hots, Iraunkortasun eskolen sarea.
Sare honetako jardueren artean Euskal CONFINT-a dago, garapen jasangarriaren arloko gazteen konferentzia hau maiatzaren 31an Busturiako Madariaga dorretxeko Biodibertsitate zentroan izango da.
Aurretik ikastolako konferentzia burutuko dugu. Bertan, DBHko ikasleek ingurumen jasangarriaren arloan hausnarketa egin eta "IRAES 21eko Ikasleen deia gutuna" oinarritzat hartuz bi ekintza-plan eta lau jarduera martxan jarriko dituzten. Gure erabakiak eta jardueren nondik norakoak aurkeztuko ditugu Busturian.