Maiatzaren 9an Europako Eguna ospatzen da, 1950ean Schumann deklarazioa sinatu zela gogorarazten duena.
Deklarazio horren bidez, Frantzia, Alemania eta nahi zuten estatu guztien ikatz eta altzairua kudeaketa komunaren menpean jartzen ziren. Hura gaurko Europar Batasunaren kimua izan zen.
Hori dela-eta, ikastolan Europako bandera jarri, himnoa entzun eta gaia hainbat etapa eta mailatan jorratuko dugu. Trukaketa-ikasle bretoiak gure artean daudela aprobetxatuko dugu eguna elkarrekin ospatzeko.
Europako himnoa entzuteko hemen klikatu
Gure trukaketa-programaz gehiago jakin nahi baduzu, esteka honetan begira dezakezu.