Eskola Agenda 21eko LHko foroa

Argazkian ikasleak Itziar Redondo irakaslearekin

Eskola Agenda 21 proiektuaren baitan gure ikasleek HIRI JASANGARRIArekin lotutako partaidetza fitxak egin dituzte. Fitxa horietatik ateratako ondorio, konpromiso eta eskaerak Donostiako udaletxera eramango ditugu maiatzaren 18an. Aldez aurretik, Donostialdeko beste 32 ikastetxerekin adosteko bilerak burutu behar ditugu.

Apirilaren 20an LH2.mailako Larraitz Hernández eta Amets Olasagasti, LH 4.mailako Markel Escudero eta Hodei Perez eta LH 6.mailako Amaia Lasa eta Mikel Aretxabaleta, Itziar Redondo irakaslearekin batera beren proposamenak aurkezteko parada izan dute Cristina Enean burututako bileran.

Eskola Agenda 21 proiektuari buruz gehiago jakiteko sakatu hemen.