Eureka! Zientzia Museoak berriro heldu dio 7. Bizitza Zientifikoak izeneko ekimenari, zientziaren esparruan lan egiten duten ikasle eta langileen arteko topaketari, alegia. Bertan izan dira Batxilergo 1 zientziatako gure ikasleak Xabier Insausti irakaslearekin batera.
Orientazio akademiko eta profesional ildoko jarduera honek, ikasleen, irakasleen eta zientzia, teknologia eta ikerketarekin zerikusia duten esparruetan lan egiten duten profesionalen arteko topaleku izan du xede. Ikasleak zientzia eta ikerketara zuzenki hurbildu dira ikasketak bukatutakoan dauden lan-aukeren eta irteeren sorta handia iikusiaz eta bokazio zientifikoak sustatuaz.
Xede horrekin, gure ikasleek hitz egiteko eta zientziaren esparru guztiekin zerikusia duten profesionalei galderak egiteko parada izan dute.
Hau da burutu duten programa:
9:00 Ikasleen harrera Eureka! Zientzia Museoan
9:30 - 11:00 Short- communication-ak
11:00 - 11:30 Atsedenaldia (hamaiketakoa)
11:30 - 13:00 Posterren erakusketa eta ikasle eta profesionalen arteko harreman zuzena
13:00 Agurra
Jarduera asetasun handiz baloratu dugu.