Aieteko Agate Deuna

Ekitaldiaren kartela

Aieteko Kirol Elkarteak Agate Deunaren koplak kantatzeko abesbatza antolatu du.

Otsailaren 3an 19:30ean entsegua izango da eta otsailaren 4an, 18:30ean, koplak kantatuko dira. Hauxe izango da ibilbidea: Jolastoki, Pagola, Hiru Damatxo, Jesuitinas, Etxadi, Bera Bera, Oblatas, Maria Kristina Etxea, Villa Enma, Alkiza, Erramondegi, Donosti Zarra, Munto, Jolastoki.

Oharrak: Baserritarrez jantzi behar da. Animatzen direnentzat afaria izango da; baina, horretarako, asteleheneko entseguan apuntatu beharko da.