Lantxabek, Aieteko Bizilagunen Elkarteak, Aieteko mugarrietatik ibilbide gidatua antolatu du euskaraz eta erdaraz. Larunbat honetan, urriaren 13an, izango da eta Munto plaza berritik 11:00etan irtengo da.
Manuel Matxainen jaiotzaren 102. urteurren honetarako helburu hauek hautatu dira:
- Muntoko sagastien plaza berria eta museo-soto arkeologikoa
- Aiete jauregiko lorategiak
- Ana Franken gaztainondo eta plaka
- Juan José Nove eskultorearen “Urte Haietan” obra
- Manuel Matxainen toka eta plakaren inaugurazioa
- Auzoko ikastola eta eskolak
- Katxola baserria eta espazioa
Informazio gehiago Lantxabe elkartearen webgunean