ApoyoDravet elkartea eta Gero Axular Dantza Taldea batu egin dira Agorrila ikuskizunaren bira solidarioari ekiteko.
Dravet-en sindromea duten pazienteen elkartea da ApoyoDravet. Erakundearen helburua da gaixotasun arraro horren inguruko ikerketa sustatzea, bai eta gaixoari zuzendutako teknologia eta berrikuntza soziala bultzatzea ere.
Dravet-en sindromea gaixotasun genetiko larria da, eta epilepsia errefraktarioa, alterazio kognitiboak eta jarrera-alterazio larriak eragiten ditu. Gainera, sindrome epileptikoen artean, heriotza-tasa handiena duen sindromea da.
Bi elkarteen arteko lankidetzari esker, Gero Axular Dantza Taldeak Agorrila ikuskizuna eskainiko du bira solidarioan, eta bildutako dirua Dravet-en sindromearen inguruko ikerketara bideratuko da.
Birako lehen ekitaldia urriaren 28an, igandea, 12:30ean Ermuako Antzokian izango da. Prezioa 10€ helduak eta 4€ haurrak (2-12 urte).