Atzo arratsaldean gure ikasle ohia den Ander Cepas Zapicok merezitako ongi etorri eta omenaldia jaso zuen Atletico San Sebastian Kirol Klubak Bera Beran duen egoitzan.
Axular Lizeoko zuzendaria den Julen Otegi, zuzendari-ohia Aitor Uriondo, baita ikastolako hainbat irakasle eta ikasle-lagun asko ere bertaratu ziren. Ikastolak egurrezko oroigarria oparitu zion Anderri, Pariseko Paralinpiar Jokoetan mahai-tenisean lortutako brontzezko domina eta urte guzti hauetan egindako bidea zoriontzeko.
Harrotasunez azaldu zuen Anderrek Axular Lizeoa oso garrantzitsua izan dela bere ibilbidean, bertan ikasitakoa, egindako lagunak, jasotako babesa eta laguntza asko estimatzen dituelako.
Zorionak Ander eta haría ez dadila eten!