Zabaldu Begiak ete Bete Ametsak

Zabaldu begiak eta bete ametsak

DBH3ko ikasleek esperientzia berezia bizi izan dute ikastolan, Real Sociedad Fundazioaren Zabaldu Begiak eta Bete Ametsak programari esker. Ekimen honek kirola gizarte inklusibo eta bidezko baten aldeko tresna gisa aurkezten du, jarriz desgaitasuna duten pertsonen kirolean eta kirol minoritarioetan bereziki arreta jarriz .

Saioaren barruan, bi gonbidatu berezi hurbildu dira ikastolara: alde batetik, desgaitasuna duen kirolari bat, bere eguneroko erronkak eta kirol ibilbidea ikasleekin partekatu dituena, eta bestetik, emakumezko hockey jokalari profesional bat, emakumeek kirolean dituzten zailtasunak eta lorpenak azaldu dituena. 

Testigantzek ikasleen arreta bereganatu dute eta hausnarketa eragin dute, aniztasunaren, berdintasunaren eta ahaleginaren balioak azpimarratuz. Ekintza honek beste ikuspegi bat eskaini die ikasleei kirolari buruz, ohiko iruditeriatik harago joanez eta benetako eredu inspiratzaileak ezagutzeko aukera emanez.