Trukaketako gure ikasleak Londresen

Trukaketa-ikasleen argazkia Londresen

DBH 2ko ikasle talde bat Londresen dago, bertako ikastetxe batekin trukaketa egiten eta familia ingelesen etxeetan bizitzen.

Gainera, aste honetan ikasle alemanak gurekin dauzkagu Batxiler 1eko ikasleekin trukaketan, DBH 3koak Bretainiatik iritsi berriak dira eta datorren astean DBH 4koak Perpignanetik gertu dagoen Théza herrira joango dira frantses-trukaketa egitera.

Gure trukaketa-proiektuaz gehiago jakin nahi baduzu, klikatu hemen.