Thinking Based Learning tailerra ikastolan

Argazkian tailerreko une bat

Axular Lizeoko hemeretzi irakaslek, Orioko Herri Ikastolako hamar irakaslerekin batera, TBL (Thinking Based Learning) metodologia pedagogikoan hamabost orduko formazioa jaso dute urriaren 27 eta 28an.

Ikasturtean zehar formazio-saio gehiago izateaz gain, irakasleek beren eguneroko lanean metodologia berritzaile hori aplikatu ahal izango dute. Horretarako, begirale adituen laguntza izango dute.

Hemendik gure langileei beren denbora librean egiten ari diren ahalegina biziki eskertu nahi diegu.

Zuzendaritza Taldea