Mazedonia Elkartearen laguntzarekin, ekainean plastikozko tapoiak biltzeko kanpaina abian jarri genuen. Helburuetako bat bildutako tapoi guztiekin ikastolako eremu ezberdinetarako materiala sortzea zen.
Lehen fasea amaitu ondoren, Hondakinen Prebentziorako Europako Astea dela eta, Lehen Hezkuntzako 4. eta 5. mailako gure ikasleek aurrez aurreko tailer batzuetan parte hartu dute. Bertan, tapoiek izandako ibilbide guztia azaltzeaz gain, Mazedonia elkarteak eta gure ikasleek lorategi batzuk sortu dituzte bildutako tapoiei bigarren bizitza bat emanez.
Proiektu hau ikastolako beste maila eta etapetara zabaldu da, lorategiak bisitatuz eta dokumentu hau ikasleen artean landuz. Modu honetan, erabilera bakarreko plastikoei lotutako kutsadura-arazoak saihesteko birziklatzeak duen garrantzia indartu dugu berriro ere.
Lorezain bertikalak ikastolako bi gunetan jarri ditugu: Lehen Hezkuntzako korridorean eta Haur Hezkuntzako 2. eta 3. mailako aterpe estalian.
Aterpeko lorategia ezagutzera animatzen zaituztegu eta denon artean zaindu dezagun eskatzen dizuegu.