Orientazio-hitzaldia

Argazkian hitzaldiaren une bat

Batxilergo 1 eta 2ko Biologiako ikasleek X. Larretxea eta X. Insausti irakasleekin batera Axularreko ikasle ohia den Natalia Ibañez Soroa biokimikariarekin orientazio-saioa izan dute.

Gaur egun dietetika eta nutrizioko ikaslea den Nataliak bere unibertsitateko esperientzia azaldu die ikasleei, baita beraientzat baliagarriak izango diren zenbait aholku eman ere.

Saio oso baliagarria izan da ikasleen iritziz, orientazio akademiko eta profesionaleren aukerak zuzenean ezagutu ahal izan dituztelako.

Eskerrak eman nahi dizkiogu Nataliari bere ikastola den Axular Lizeoarekin izandako adeitasunagatik.