Krimen-antzezpena

Ekitaldiaren une bat

Batxilergoko ikasle talde batek Xabier Larretxea irakaslearekin eta hainbat ikastetxetako ikasleekin parte hartu zuen Ertzaintzaren Unitate Zientifikoak Laioako Artaza Jauregian antolatutako krimen-antzezpenean.

Ikasleek frogak bilatu behar izan zituzten lekua kutsatu gabe, aztarnak aurkituz, kasua konpontzeko hipotesiak ezarriz eta, azken finean, Polizia Zientifikoaren lana beraien eskutik ikasiz.

Ekitaldia interesgarri bezain aberasgarria izan zen. Ikasleak lehen unetik bertatik inplikatu ziren.

Hemendik gure ikasleei eskainitako aukera paregabea eskertu nahi diogu Ertzaintzari.