KiVa eguna

KiVa eguna

Gaur, urriak 14, KiVa eguna ospatuko dugu Axular Lizeoan. KiVa ikastola gara!

Elkarbizitza osasuntsua izan dadin ikasle eta irakasleak geletan jazarpenaren inguruko eztabaidak eta hainbat lanketa burutu ondoren konpromiso pertsonalak hartuko ditugu. 

Lehen Hezkuntzako eta DBH 1. mailako ikasleek kartulinazko kateak eta banderatxoak eraikiko dituzte konpromiso horiek mezu bihurtu eta korridorean zintzilikatzeko. Maila guztietan KiVa saio desberdinak egingo dira eta DBH2. mailako ikasleek Irati Galardiren bisita jasoko dute, bere bizipenak partekatuz beraiekin.

Izan KiVa!

KiVa proiektuaz gehiago jakiteko, egizu klik hemen.