KiVa eguna

KiVa eguna

Urriaren  15ean, KiVa eguna ospatu genuen Axular Lizeoan. KiVa ikastola gara! Ikastola atsegina!

Elkarbizitza osasuntsua izan dadin ikasle eta irakasleak geletan jazarpenaren inguruko eztabaidak eta hainbat lanketa burutu ondoren konpromiso pertsonalak hartu genituen. Lehen Hezkuntzako eta DBH 1. mailako ikasleek kartulinazko kateak eraiki zituzten konpromiso horiek mezu bihurtu eta korridorean zintzilikatzeko. DBH 2. mailako ikasleek aurreko kurtso-amaieran osatu zuten KiVa aldizkaria eskaini zieten gainontzeko mailetako ikasleei. DBH 3. mailakoek, berriz, zenbait horma-irudi egin zituzten KiVa mezuak ikastolan zabaltzeko eta DBH 4. mailakoek elkarrengan konfiantza lantzeko jarduera bat egin zuten.

Izan KiVa!

Zer da ba gozatzea
bestearen minez
ezin gara isildu
guztia jakinez
gauzak garbi esanda
ta aurre eginez
Ikastolan nahi dugu
bizi atseginez.

Eguneroko mina
min handiegia
taldea, gu, babesa,
laguntza, begia...
KiVak aberastu du
gure hiztegia
irribarrea bedi
denon aurpegia.

Doinua: Maritxu nora zoaz

KiVa proiektuaz gehiago jakiteko, egizu klik hemen.