Juneren Hegoak Erakundearen aldeko kanpaina

Juneren Hegoak Erakundearen aldeko kanpaina

DBH3ko ikasleak “TA ZER EZ DA BERDIN” proiektuaren baitan herriaren ongizatea eta giza eskubideak helburu izanik, Euskal Herrian errotuta dagoen elkarte bati laguntza emateko kanpaina bat burutzen ari dira. Ikasleek Juneren Hegoak erakundea aukeratu dute, haurren minbiziaren alde lan egiten duen elkartea. Helburua erakundea ezagutzera ematea eta modu solidarioan ikastolako komunitate osoak parte hartzea da.

Oraindik kanpaina eratzeko prozesuan daude gure DBH3ko ikasleak. Zertan ari dira?

  • Sentsibilizazio taldea: pankartak LH, DBH eta Batxilergoan sortzen ari dira.
  • Salaketa taldea: moskeo kanpaina lantzen ari dira.
  • Talde solidarioa: Juneren Hegoak-en dendarekin merkatu solidarioa eratzen ari dira.
  • Elkartu taldea: eslogan eta logoak eta powtoon bat sortzen ari dira.

Gure ikasleek kanpaina sortuta dutenean parte hartzeko baliabideak ezagutzera emango dizkizuegu.