José Luis Gonzalo klaustroarekin

Argazkian hitzaldiko une bat

Psikologo kliniko eta psikoterapeuta den José Luis Gonzalo ikastolan izan da irakasleen klaustroari hitzaldi interesgarri bezain erabilgarria eskaintzeko. Psikologo honek ume adoptatu eta abegikoez hitz egin du irakasle guztiei, eta bereziki tutoreei, zuzendutako hainbat aholku eta orientabide emanez.

Hemendik gure esker ona azaldu nahi diogu José Luis Gonzalori. Gai hauetan aditua den profesional baten aholku eta laguntza izatea pribilegioa da.