Abenduaren 16an, Adegik hirugarren urtez Industria Eguna antolatu zuen. Gazteak Gipuzkoako industriaren errealitatera hurbiltzea du helburu, baita garapen pertsonal zein profesionalerako duen erakargarritasuna eta etorkizuna nabarmentzea ere.
DBH 4. mailako ikasleei zuzendua egon da. Lehen zatia online jarraitu dugu non sarrera orokor bat egiteaz gain, prestakuntza ezberdina duten langile gazteei elkarrizketak egin zaizkien. Bestetik, Kendu enpresaren ordezkari baten bisita ere jaso dugu eta beraien lanaren zein enpresaren inguruko zehaztapen gehiago eman dizkigu.
Azken finean, gure lurraldeko enpresak, beraien lan prozesuak eta eskatutako espezialitate eta lanbide-profilak ezagutu ditugu.