GIPUZKOAKO EZTIGILEEN GIEZ BERRIra bisita

Aurtengo ingurumeneko Eskola Agenda 21eko gaia "Elikadura jasangarria" da.

Gai horren ildoan ikastolako batxiler 1eko ikasleek irteera burutu dute LABEL inguruko EZTI enpresa bat ezagutzera.

Askizuko GIPUZKOAKO EZTIGILEEN GIEZ BERRI enpresan izan dira. Instalazioak ikusi eta bertako arduraduna ezti mota desberdinen produkzioaz aritu zen. Kontuan hartu beharreko araudia aztertzen aritu dira eta, era berean, gaur egungo listor asiatikoaren arazoaz informazioa jaso dute.

Bisita hainbat ezti motaren dastaketarekin amaitu zuten.

Eskola Agenda 21 gure proiektuaz gehiago jakin nahi baduzu, sakatu hemen.