Bordeleko ikasleen bisita: kultur trukea eta adiskidetasuna

Bordeleko ikasleen bisita: kultur trukea eta adiskidetasuna

Egun hauetan, gure ikastolak Bordeleko 25 ikasle eta 2 irakasle hartu ditu, kulturarteko truke baten baitan.

Bisitari ongietorria emateko, aste osoan zehar hainbat ekintza berezi antolatu dira, ikasleen arteko harremanak eta kultur ezagutza bultzatzeko asmoz.

Egonaldian zehar ikasle eta irakasle frantsesei udaletxean ongi etorri instituzionala eman zaie, gure ikasleek euskal dantzen aurkezpen bat egin dute, gure kulturaren aberastasuna erakutsiz. Gastronomia trukaketa ere egin da: ikasle bakoitzak bere herrialdeko jaki tipiko bat prestatu du, eta guztiek elkarrekin dastatu dituzte platerak, euskal eta frantziar sukaldaritzaren arteko zubiak eraikiz. Gainera, Igeldora egin duten irteera bereziari esker, gure inguruneko paisaia eta naturguneak ezagutzeko aukera izan dute.

Ekintza hau ikasleen arteko elkarbizitza eta hizkuntza-ohiturak aberasteko aukera paregabea izan da.

Gure trukaketa-proiektuari buruz gehiago jakin nahi baduzu, egin klik hemen.