BC3ko Marta Pascualen hitzaldia

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila, eta BC3 (Basque Centre for Climate Change) Training Caravan (Ikertzaileak gelan) ekimenaren hirugarren edizioa burutzeko elkartu dira. Ekimen honek EAE‐ko ikasleen artean ikertzaile izateko bokazioa bultzatzea du helburu.

Batxilergo ikasleen artean ikerkuntza bultzatzeko asmoa du ekimen honek, eta hau lortzeko, goi mailako ikertzaileek hezkuntza ikastetxe ezberdinetan ikerkuntza karrera aurkeztten du, ikasleei lanbide hau hurbiltzeko asmoz. Aukeratutako ikertzaile hauek euskal komunitate zientifikoaren barne aurkitzen dira, eskarmentu handikoak eta nazioarte mailan ospe handikoak dira, eta egun BC3‐n lan egiten ari dira.

Hitzaldiaren helburua ikertzaile karreraren hautaketaren zergatia islatzea izan da, ikerkuntza eta honekin zientzia, euskal ikasleentzat etorkizuneko aukera bihurtzeko asmoz, horretarako ikerlariek beraien ikerketa ildoa azaldu du emaitzetan oinarritutako errealitatea adibide gisa erabiliz.

Programa horren barruan, BC3ko ikertzailea den Marta Pascualek batxilergoko gure ikasleei hitzaldia ingelesez eskaini die. Saioan gure ikasleek aukera izan dute bere karrera profesionalaren nondik norakoa ezagutzeko eta aldi berean ikertzaile lanetan aritzeko beharrezkoak diren abileziak ezagutzeko.

Ekitaldia galdera sortarekin amaitu da.

Hemendik gure esker ona adierazi nahi diegu BC3ri eta Marta Pascuali ikastolako gure ikasleei eskaini dieten aukera honengatik.