Axular.eu eguneratua eta bateragarriagoa

Irudia ikasgela birtuala

Ekainean argitaraturiko albiste batean gure ikasgela birtualean, www.axular.eu, egindako hobekuntzez informatu genizuen. Oraingoan, ikasturte berriaren hasiera dela-eta, ikasgela birtuala tresnaren modulu guztiekin bateragarria den bertsiora eguneratu eta bere itxura egokitu dugu gailu mota guztietara (ordenagailu, tableta, smartphone) hobeto egoki dadin. Lehen egokitzapena gailuen detekzioan oinarritzen zen, marka batzuekin arazotxoak probokatzen zituena. Aurrerantzean, webgunea pantailaren neurrietara automatikoki egokituko da, eta soilik detektatuko ditu smartphone-ak, pantaila oso txikitan nabigazioa oztopa dezaketen elementu grafikoak kentzearren. Emaitza aztertzeko, nahikoa da nabigatzailearen leihoaren tamaina aldatu eta itxura nola egokitzen den ikustea.

Bestalde, gure portfolio elektronikoa, www.axular.eu/mahara, bere azken bertsio egonkorrera egokitu dugu. Bere itxura ikasgela birtualarenaren antzekoagoa da, eta gailu guztietara haren modu berean egokitzen da.