LH4ko neska-mutilek ALDAKONEA EGOITZAKO aiton-amonei egindako gabon-postalak ematera joan ginen atzo arratsaldean. Eva, Mari eta Consuelo izan ziren, Oihane monitorearekin batera harrera egin zigutenak eta tarte oso atsegina pasa genuen elkarrekin hitz egiten, baita beraiei zuzenean idatzitako postalak irakurtzen.
NAGUSILANen kimen polit honen berri ikastolako guraso baten bidez izan genuen, eskerrik asko bihotzez, Ainara, eta belaunaldien arteko elkarketa ederra izan zen, eta datorren urtean errepikatuko dugula adostu genuen.
Itziar, Olivia eta Alex izan ziren Axular Lizeoko ordezkariak eta ikastolara bueltan ALDAKONEA EGOITZAKO egoiliarrek idatzitako eskertza eskutitza eta Gabonetako postala ekarri zuten.
Gabon Zoriontsuak denontzat, osasuna, eta haria ez dadila eten!