2025-2026 ikasturteko egutegia eta eskolaz kanpoko ekintzak aurkezten dizkizuegu, baita kirolari, jangelari, garraioari eta zaintza-gelari buruzko informazioa ere.
Zerbitzu hauetan altak eta bajak gauzatzeko epea ekainaren 18an amaituko da (egun hau barne). Hortik aurrera, ezingo ditugu bermatu.
2025-2026 ESKOLA EGUTEGIA
Dokumentu honetan eskola egutegia ikus dezakezu.
ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK
Esteka honetan datorren ikasturteko eskolaz kanpoko ekintzen programazioa eta beste honetan informazioa aurkituko duzue.
Aurreko urteotan bezala, izena INIKA APParen bitartez eman beharko duzue. Dokumentu honetan izena-emateko urratsak kontsulta ditzakezu.
Antolaketa arrazoiak direla-eta, Axular Lab, Lacunza, Leizaur eta Algorithmics ekintzetan izena beste era batera emango da:
- AXULAR LAB: Izen-emateak esteka honetan
- ALGORITHMICS: Izen-emateak esteka honetan ( kodea: AX202526)
- LACUNZA: Ikus dokumentu hau .
- LEIZAUR: Ikus dokumentu hau .
*OHARRAK:
- Izena emateko epea ekainaren 18an amaituko da (egun hau barne). Hortik aurrera, eta irailean, matrikula berriak, beteta ez dauden ekintzetan bakarrik onartuko dira.
- JUDO, SASKI HEZI, ALGORITHMICS, LEIZAUR eta LACUNZA urte osorako ekintzak dira. Hau da, behin hasita, EZ dira bajak onartuko.
- Gainontzeko ekintzetan, behin hasita matrikula berriak nahiz bajak lehen hiruhilekoan baino ez dira onartuko.
- Zalantzak helbide honetara zuzen daitezke: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
KIROLA
Kirol-proiektuari buruzko informazio osoa esteka honetan aurkituko duzu.
- ESKOLA KIROLA (LH3tik LH6ra): Eskola Kirolerako izen-ematea egin da dagoeneko.
- SASKI HEZI (LH1-2) eta SASKI AXULAR ESKOLA (LH3tik LH6ra): Izena-emateak INIKAren bidez egingo dira. Ekainak 18 azken eguna izango da.
- KIROL FEDERATUA (DBHtik aurrera): Datozen egunetan informazioa bidaliko zaizue.
- Zalantzak helbide honetara zuzen daitezke: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
JANGELA
Prozesua errazte aldera, ikasturte honetan jangela erabili duten ikasleen izen-ematea berritutzat emango dugu. Matrikula berri, baja edo maiztasunean aldaketak egin nahi izanez gero, idatzi mezu bat E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera, mesedez.
* OHARRA:
- DBH4-BATXI 1 eta BATXI2ko ikasleek etxetik ekarritako janaria frontoiko harmailetan bazkaltzeko aukera izango dute, 12:00etatik 12:20etara.
GARRAIOA
Prozesua errazte aldera, ikasturte honetan garraio-zerbitzua erabili duten ikasleen izen-ematea berritutzat emango dugu. Matrikula berri, baja, maiztasunean aldaketak edo geltoki berrien eskaerak egin nahi izanez gero, idatzi mezu bat E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera, mesedez.
Eskaera berriak aztertu egingo dira, egungo ibilbideetan sar daitezkeen ikusteko. Uztaileko zirkularrean 2025-2026ko ibilbide zehatzak bidaliko dizkizuegu.
ZAINTZA-GELA (HH eta LHko ikasleentzat, 8:00etatik 9:00etara)
Izena INIKAren bidez eman beharko da. Edozein zalantza E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera zuzendu zaitezke.
*OHARRA:
- Gogoan izan HH eta LHko ikasleak ezin izango direla ikastolaren eremuan egon 8:00etatik 8:50era arte, zaintza zerbitzua erabiltzen ez badute.