Zuzendaritzarekin hirugarren gosaria

Zuzendaritzarekin gosaria

Kudeaketa aurreratuko ereduaren irizpideak segituz, ikasturte honetan ikastolako familientzat jarduera interesgarria diseinatu dugu. Ikastolaren hobekuntzan eragina izango duten interes orokorreko gaien inguruan solasaldiak izatea, iritziak partekatzea eta elkarri entzutea izango ditu helburu jarduera honek. Hortaz, ekainaren 8an, ostirala, izango den zuzendaritzarekin hirugarren gosarian parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Oraingoan bilera haur eta lehen hezkuntzako gurasoei zuzenduta dago.

Zertan datza jarduera?
Ikastolako 8 guraso Zuzendaritza Taldeko 2 kiderekin elkartuko dira gosari baten inguruan 8:00-9:00 bitartean, ikastolako uneko gaien inguruan iritzi eta ideiak partekatu eta ekarpen edo kritika eraikitzaileak egiteko.

Metodologia
Jarduera honetan parte hartu nahi duenak E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera mezu bat idatzi behar du bere interesa azalduz. Behin izena emanda, esandako ostirala iritsi baino lehen Inika-ren bidez mezua jasoko du pertsona horrek, izena eman dutenen artean aukeratua izan dela jakinaraziz.

Aukeraketarako irizpideak izen-ematearen ordena eta zuen seme-alaben adin/etapa izango dira, etaparen araberako interes komunak izan ditzakezue-eta. Parte hartuko duten Zuzendaritza Taldeko kideak ere interesguneen eta adin/etaparen arabera egokienak izan daitezen ahaleginduko gara.

Hobekuntza jarraia eta komunikazioa areagotzea bilatzen duen ekintza honetan parte hartzera animatzen zaituztegu.

Ekainaren 8ko gosarian parte hartzea ekainaren 7a, osteguna, baino lehen eskatu behar da.

Jaso ezazue gure agurrik beroena.

Axular Lizeoko Zuzendaritza Taldea