Zuzendaritzarekin gosaria

Zuzendaritzarekin gosaria

Iaz arrakasta handiz hasi genuen bideari jarraituz, zuzendaritzarekin aurtengo bigarren gosaria izango dugu. Hortaz, otsailaren 22an, ostirala, izango den zuzendaritzarekin  gosarian parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Oraingoan bilera Bigarren Hezkuntzako, hau da, DBH eta Batxilergoko ikasleen gurasoei zuzenduta dago.

Zertan datza jarduera?
Ikastolako 8 guraso Zuzendaritza Taldeko 2 kiderekin elkartuko dira gosari baten inguruan 8:00-9:00 bitartean, ikastolako uneko gaien inguruan iritzi eta ideiak partekatu eta ekarpen edo kritika eraikitzaileak egiteko.

Metodologia
Jarduera honetan parte hartu nahi duenak E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera mezu bat idatzi behar du bere interesa azalduz. Behin izena emanda, esandako ostirala iritsi baino lehen Inika-ren bidez mezua jasoko du pertsona horrek, izena eman dutenen artean aukeratua izan dela jakinaraziz.

Aukeraketarako irizpideak izen-ematearen ordena eta zuen seme-alaben adin/etapa izango dira, etaparen araberako interes komunak izan ditzakezue-eta. Parte hartuko duten Zuzendaritza Taldeko kideak ere interesguneen eta adin/etaparen arabera egokienak izan daitezen ahaleginduko gara.

Hobekuntza jarraitua eta komunikazioa areagotzea bilatzen duen ekintza honetan parte hartzera animatzen zaituztegu.

Otsailaren 22ko gosarian parte hartzea otsailaren 21a, osteguna, baino lehen eskatu behar da.

Jaso ezazue gure agurrik beroena.

Axular Lizeoko Zuzendaritza Taldea