Ziber-segurtasunaren inguruko jardunaldiak

Irudian umeak ordenagailuekin

Gure ikastolako DBHko ikasle eta irakasleek Donostiako Udalak antolatutako ziber-segurtasunaren inguruko jardunaldietan parte hartuko dute. Jardunaldiok Tabakaleran martxoaren 13, 14 eta 15ean izango dira.

Ziber-segurtasunaren inguruko jarduera hauen helburu nagusia da gazteek teknologia berriak seguru eta arduraz erabiltzeko kontzientzia eta sentsibilizazioa hartzea. Honetarako ekintza ezberdinak egingo dira, 3 egunetan, bigarren hezkuntzako ikasleentzako goizetan, eta haien hezitzaileentzat arratsaldeetan.

Ikasleekin jorratuko diren ekintzak honako hauek dira:

  • “Nortasun digitala”ren gaineko hezkuntza lantegia.
  • Ziber-segurtasunaren inguruko gin-kana
  • Robotikaren eta segurtasunaren gaineko lantegi praktikoa.
  • Lehiaketa: Zeinek daki gehien ziber-segurtasunaz?”

Hezitzaileentzako jardueretan aditu ezagun batzuek gaur egungo teknologiek gazteentzat zer dakarten azalduko dute: “Nortasun digitala”ren aldetik, Ziber-jazarpena: antzematea eta aurrea hartzea, Grooming-a eta sexting-a nola antzeman eta aurrea hartu eta genero indarkeriaren kontrako kultura eta prestakuntza.