Ukrainarekin bat

Ukrainarekin bat

Ukrainaren alde zabaldutako erronkari gogoz eutsi diogu Axular Lizeoan eta 5.507,41€ lortu ditugu “Bingo Solidarioan” parte hartu duten ikasle, irakasle, senide eta ikastolako langile guztiei esker. Aupa Axular!

Zorionak Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikaslea den Anixe Hernándezi, Bingo Solidario honetako irabazleari.

Chernobil Elkarteko ordezkariek, gure ekarpena poz handiz hartuko dute eta Ukrainara elikagai, sendagai eta premiazko hainbat produktu. bidali ahalko dituzte.

Eskerrik asko prozesuan parte hartu duzuen guztioi eta eskerrik asko Axular News taldeari, bingoa antolatzeagatik. Erakutsi duzuen enpatia, interesa, inplikazioa eta erantzukizuna paregabeak izan dira-eta.

Haria ez dadila eten!