TREBA Gurasoak otsailean

TREBA Gurasoak otsailean

Urtarrileko hitzaldien ondoren, TREBA gurasoak programak bere prestakuntza eskaintzarekin jarraitzen du otsailean.

Datorren hilean ondorengo bi hitzaldi garatuko dira:

  • Zer egin dezakegu gure haurrek sexualitate aske eta osasuntsu bat izan dezaten?
    Hizlaria: Eider Goiburu (euskaraz)
    Otsailaren 7an, 17:30etik 19:00etara Etorkizuna Eraikiz Gunean (Foru Jauregiaren beheko solairua, Gipuzkoa plaza)
  • Nerabeen emozioen bidelagun: nola zaindu seme-alaben emozioak.
    Hizlaria: Donna Apellaniz Nieto (erdaraz)
    Otsailaren 8an, 18:00etatik 19:30era Kontadores Gazte Zentroan (Pasai San Pedro hiribidean 13, Bidebieta)

Hitzaldi hauetan parte hartu nahi baduzu, eman izena hemen.

TREBA Gurasoak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostia Gazteriak gurasoen eskura jarri duen doako prestakuntza-ekimena da. Programaren bigarren edizio honek, gurasoak hezkuntza-gaitasunetan trebatuz, haurren eta nerabeen bizi-kalitatea eta aukerak hobetzea du helburu.

Anima zaitez!