#Talentua-opari martxan dago!

#Talentua-opari martxan dago!

#Talentua-opari kanala guztiok dauzkagun talentuak zabaltzeko asmoz sortu da, besteek ikasteko estimulu edo erreferentzia ekarriz. Horrela, zuen talentua oparitzera animatzen zaituztegu besteek ikas dezaten. Axular Lizeoan, hezkuntza araututik haraindi, elkarrengandik ikasteko ahalmenean sinesten dugu, baita ondo egiten duguna besteei eskaintzearen onuran ere.

#Talentua-opari kanala ikasle, irakasle, familia, lagun eta gure hezkuntza-komunitateari ekarpena egin nahi dion #AxularStyle moduko publikoari irekita egongo da.

Parte hartu nahi duzuenok prozedura eta irizpide hauek bete beharko dituzue:

  • Bideoak gehienez 5 minutukoa izango da.
  • Horizontalki grabatzea aholkatzen da eta, soinua badauka, ondo zaintzea.
  • Ekidin inguruko zarata eta zaindu hondoa. Kontuz leiho, kontraargi eta abarrekin.
  • Telefonoz zein beste gailuz graba daiteke.
  • Bideoak Whatsapp-ez 628 512 410 telefonora edo, bideoaren tamainak hala eskatuko balu, posta elektronikoz edo Wetransfer.com zerbitzuaz E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. posta helbidera.
  • Bideoaren helburua ikusleak modu xume eta didaktikoan zerbait ikastea izango da.
  • Bidaltzean, lerro bat edo bi idaztea aholkatzen da gaia zuzentzen zaion publikoaren adina azalduz: 6 urtetik beherakoak, 6 eta 12 urteen artekoak, 12eta 16 urteen artekoak eta publiko orokorra.
  • Bideoak argitaratuko ditugunez, eszeneratzea, hiztegia eta abar zaintzea aholkatzen dugu.
  • Ikastolak bideoa ez argitaratzeko eskubidea erreserbatzen du, edukia hezkuntza-kanalerako egokia izan ezean.

Elkarri zerbait erakutsi edo elkarrengandik ikasi nahi duten guztiekin #Talentua-opari zabaldu eta bertan parte hartzera animatzen zaituztegu.