Sakelako telefono-bilketa

Argazkian sakelako telefonoak

DBH 3ko ikasleak gara eta proiektu bat egiten ari gara Alboan GKEarekin batera. Gure proiektuaren helburua, ahal dugun sakelako telefono kopuru handiena jasotzea da. Horretarako zuen laguntza behar dugu. Kongoko jendea lagundu nahi dugu beraien lan baldintzak oso txarrak baitira. Telefonoek duten mineral bat (koltana) kantitate handian dago Kongon. Horregatik, ume askok lan egiten dute meategietan oso baldintza txarretan eta diru oso gutxiren truke. Kasu askotan mafiek kontrolatzen dituzte meategiak eta baita bertatik ateratako material guztia ere.

Laguntzeko egin behar dena zuen seme-alabek etxean dituzuen telefono zaharrak ikastolara ekartzea da. Ekainaren 2an, ostirala, eta ekainaren 5etik 10era idazkaritza aurrean kaxa bat egongo da zuen telefonoak bertan uzteko. Gainera, gelaz gela ere joango gara telefonoak jasotzen. Bestalde, ekainaren 3an, Ikastolaren egunean, postu bat jarriko dugu 10:00etatik 13:00etara telefonoak jasotzeko. Telefonoaren informazioa borratzea gomendatzen dugu.

Hemen duzue telefonoaren datuak ezabatzeko prozedura

Bideo honetan informazio gehiago aurkituko duzu

Eskerrik asko.

DBH 3. mailako ikasleak