Programazio eta robotikako udaleku irekia

Irudian jardueraren kartela

Aurreko urtean bezala, aurten ere Ikastolen Elkarteak programazio eta robotika inguruan udaleku irekiak antolatu ditu Tabakaleran. LH5 eta LH6ko gazteek ekainaren 26tik 30era bitartean, programazioaren oinarriak ikasi eta robotekin esperimentatzeko aukera izango dute.

Programazio eta robotika udaleku irekiak

Nork antolatua: Ikastolen Elkarteak
Non: Donostiako Tabakaleran
Data: Ekainaren 26tik 30era
Ordutegia: 9:00 - 13:00
Norentzat: LH5 eta LH 6ko ikasleentzat
Izena emateko azken eguna: Ekainak 23
Zaintza zerbitzua: 8:30tatik aurrera.
Izen ematea: http://www.aisialdia.eus/matrikulazioa
Informazio gehiagorako: http://www.aisialdia.eus/teknologia